Erradiazio-kutsadura

2007 hartutako simbolo berria

Kutsadura erradiaktiboa esaten zaio energia nuklearrak eragiten duen kutsadurari. Kutsadura hau isotopo erradioaktibo artifizial zein naturalek eragindakoa izan daiteke.

Energia nuklearrak erradiaktibitate handiko hondakinak sortzen ditu, desintegratzeko 600 eta 2 130 000 urte bitartean behar dituztenak. Batzuk milaka urtez sor dezakete erradiaktibitatea. Erradiaktibitatearen ondorioak kaltegarriak izan ohi dira, luzez jasaten badira edo intentsitate handikoak baldin badira.

Denboran zehar organismo batzuetatik besteetara transmiti daitezke substantzia erradiaktiboak kate trofikoaren bidez, azkenik goi mailako organismoetan eta baita gizakiengan ere metatuz. Plutonio gramo batek milioi bat pertsonatan minbizia sortzeko ahalmena du. Erradiaktibitate isurketek ondorio larriak izan ditzakete inguruan bizi diren pertsonen osasunean: abortuak, mutazio genetikoak, leuzemia, tiroide minbizia, psikologia-arazoak...


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search